XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), ta pozaren pozez alde batera ta bestera jauzka edo saltoka ibili zan. (1) Cel I 203 gn orrialdean.

Jaungoikoak Prantziskoren donetasuna iragartzeko egin zuan lenengo mirari onen ondoren, beste mirari asko ta aundiagoak egin ziran Prantziskoren bitartekotasunez bere il-obi ondoan.

Hugolino Kardenala 1227-ngo.

Epaillean Aita Santu egiña izan zan IX-garren Gregorio izena artzen zuala; Prantziskok egindako mirariak egiazko mirariak ziran ala ez aztertzeko berealaxe agindu zuan, ta lan au bide onez eramanda, santuen izendegian ipintzeko 1228-ngo.

Garagarrilaren 16 aukeratu zuan Aita Santuak.

Ainbat aldiz anaiaren izen gozoaz agurr egin zionaren eguna goratzeko disdira geiagoz ta garbiago azaldu zan egun artan eguzkia.

Jorje Deunaren elizak, ama bat bere semearen garaipenak goratzeko bezela apain-apain eginda, bere barruan artu zuan Jesukristoren Ordekoa, ta onek jarleku ederr apain batean eserita, obispoen ta jende guztiaren aurrean, biotzak pozez pil-pil egiten ziela, Prantziskoren goreskia asi zuan itz oekin: Lañu artean goizeko izarrak, ta illargi beteak eta eguzkiak argi egiten duten bezela, onek ere argi egin zuan Jaungoikoaren elizan. (2) Cel I 197 gn orrialdean.